ZER DA MUGI?

MUGI Zumaiako bizikleta bidezko hiriko garraio publiko sistema da. Bizikleta estandarrak eta trizikloak, hauen abantailak nahiago dutenentzat.

MUGI, hiriko garraio ekologiko berria da Gipuzkoako herrietan; Garraio praktiko, azkar eta jasangarria bermatzen duen bizikleta-flota sistema.


Bicicleta

PEDALKADA SOLIDARIOAK

Pedalari eragiten diozun bakoitzean, gehien behar duenaren gizarteratzean laguntzen duzu. Rezikleta, Koopera gizarte sarearen barne, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonekin lanean dihardu, lanpostu bat eskuratzeko aukera emango dien formazio, zerbitzu eta laguntza eskeiniz. Rezikleta, pertsonen gizarteratze osoa erraztu nahi duen -eta askotan beharrezkoa den- kate maila osatzen du.

ZAINDU ZAITEZ, ZAINDU GAITZAZU

Ausartu zaitez aukera egiten garraio sistema ekologiko eta unibertsalenen baten alde: Bizikleta.

Mendeetan milioika erabiltzaileek erabilita, bizikletak zeuden garraio sistemak erreboluzionatu zituen bide eskuragarri, errentagarri eta balioaniztuna aurkezten bait zuen. Jende mordo bati baliabide mundu bat eskeintzeaz gain, nor bere burua zaintzeko modu garrantzisu bat izan zen, eta bada gaur ere.